Saguak, arrainak eta euliak eredu

Maria José Moreno

Erdi Aroan (V. eta XV. mendeen artean), zientziak eta medikuntzak nabarmen egin zuten atzera. Hain zuzen ere, garai horretan bizi izan zuten kristauek bere garai onena. Izan ere, Elizak garrantzi ekonomiko eta politiko handia zuen mende horietan. Horren harira, Elizak aukera izan zuen adibidez giza gorpuen disekzioak debekatzeko. Ez dago esan beharrik horrelako jarduerek berebiziko garrantzia dutela giza anatomia ezagutzeko eta gaixotasunen aurka aritzeko… baina gaixotasunak besteak beste Jainkoaren zigortzat hartu izan ziren.
Izatez, Kristo aurreko V. mendean eman zitzaion hasiera gutxi gorabehera etikari, hau da profesionalen jarduerak mugatzen dituzten arau moralen multzoaren gauzatzeari. Hipokrates izan zen hasiera haren eragilea, baina berriki, bioetika da giza bizitzarekin eta beste animalien bizitzarekin zuzen jokatzeko arauak eman ohi dituena.

saguak, arraiank eta euliak eredu

Animalia-ereduen erabilera funtsezkoa da egungo zientzian, eta erabilera horri esker egin izan dira azken boladako aurrerapen ugari eta garrantzitsuak. Bioetikak zorrotz arautuak daude jarduera hauek, baina bestetik horrelakoak gako dira zientziaren nondik norakoan.

Izan ere, Charles Darwinek berak esan zuen beste animalia-espezie ere aztertu behar zirela giza espeziea sakontasunean ezagutuko bazen. Ideia honek oso garrantzi handia izan zuen Darwinen Eboluzioaren Teorian, bere “Espezieen Jatorria” liburuaren baitan plazaratu zuen iraultzazko ideia hartan hain zuzen.

Berez, garbi dago genetikako arrazoiengatik aztertzen direla beste animaliak giza organismoa hobeto ezagutzeko eta hainbat teknikak gizakiari nola eragingo dioten jakiteko. Izan ere, animalion arteko gene-antzekotasunak ugari dira.

Agian askok sagua izango dute buruan, eta zuzen dabiltza hala bada. Bera da animalia erabilienetakoa, eta maiz entzuten da “saguetan egindako ikerketa batek agerian utzi du…”. Adibide bat emategatik, 2012an Massachusettseko Ospitale Jeneraleko ikerlari batzuek (MIT delakoaren barruan) eta Harvardeko Unibertsitateko ikerlari batzuek, animalia-eredu berria gauzatu dute. Berari esker, erraztu egingo dira gizakietan HIES birusaren aurka egingo diren saioak.

Eragozpena izan da betidanik gizakiaren immunitate-erantzuna zehatz islatu lezakeen animalia-eredu baten falta. Birusak gizakiaren erantzunari ihes egiteko nolako jokatzen duen ere jakin behar genuen. Horrela bada, talde honek eredu berria sortu zuen, gizakiaren immunitate-sistemaren osagai batzuk immunoeskasiak jotako sagu bati transplantatuz. Hau baliagarria izango zen txertoak hartutako immunoeskasiaren birusaren aurkak txertoak probatzeko denbora eta kostua murrizteko.

Saguak ez dira ordea eredu modura erabiltzen diren bakarrak. Arrain zebra ere maiz erabili izan da azken 20 urteetan, batez ere genetikan. Arrain honek abantaila handiak eskaintzen ditu: txikia denez, ale asko haz daitezke toki txiki batean; horretaz gain ugalkortasun handia erakusten du, eta gardena da. Bukatzeko, Nature aldizkarian 2013an argitaratutako artikulu batean, arrain honen gene-sekuentzia plazaratu zen, eta gainera 10.000tik gorako gene kopuru batean islatutako mutazio batzuen berri eman zen.

Ikerketa hau egin dutenek, azpimarratu zuten giza maparik trinkoenak 44.000 markagailu dituela, eta arrain zebrarenak aldiz 140.000. Mapa honek aukera eman zien arraina behar bezala saioetan erabiltzeko, eta hori oso garrantzitsua izan da, giza gaixotasunetan ikertzeko unean.

Era berean, sekuentziazioak agerian utzi du bi genomen arteko antzekotasuna oso handia dela: giza genomaren %71ak bere parekoa du arrainean, eta hala du giza genoman gaixotasunekin zerikusia duten geneen %82ak ere.

Areago, saguak eta arrainak aztertzea harrigarria gerta daiteke giza gaixotasunak ikusmiran ditugularik, baina zer esan orduan euliei buruz? Bada ozpineko eulia ere berdin erabiltzen ari da animalia-eredu modura, eta arrain zebra bezain garrantzitsua gertatu da tumoreen ikasketan.

Berez, Bartzelonako Unibertsitateko zientzialari talde batek berriki adierazi du proteina jakin baten Cabut izeneko transkripzio-faktoreak eta Yorkie proteinak elkarlanean dihardutela ehunak eta organoak birsortzeko eta beren hazkuntzan berriz abian jartzeko. Aipatutako proteina horrek parte hartzen du gene-informazioaren transmisioan, gene-adierazpena erregulatuz. Egin den aurkikuntzak izugarrizko ekarpena egin liezaioke biomedikuntzari. Izan ere, ozpineko euliaren Yorkie proteinak zerikusia du hainbat minbizirekin, eta beraz, Cabut eta Yorkie horien arteko elkartea eragoztea izan liteke terapiako itu nagusietako bat.

Gainera, ikerkuntza bide berriak ireki daitezke, tumoreen garapen prozesua hobeto ulertzeko. Izatez, Yorkie horren ordez gizakietan dagoen antzeko proteinak (YAP/TAZ), transkripziorako eragile kide modura jokatzen du hazkuntzan, eta uztartu egin dira proteinaren okerreko funtzionamendua eta neurri gabeko hazkuntza eta minbizia.

Aurreko kontu hauek guztiek agerian utzi dute oinarrizko ikerkuntza oso garrantzitsua dela, eta animalia-ereduetan egiten denak aplikazio zuzena eskain dezake giza gaixotasunetan.

Erreferentzia bibliografikoak:

  • Dudek T.E., D. C. No, E. Seung, V. D. Vrbanac, L. Fadda, P. Bhoumik, C. L. Boutwell, K. A. Power, A. D. Gladden, L. Battis & E. F. Mellors (2012). Rapid Evolution of HIV-1 to Functional CD8 T Cell Responses in Humanized BLT Mice, Science Translational Medicine, 4 (143). DOI:10.1126/scitranslmed.3003984
  • Howe K., Clark M.D., Torroja C.F., Torrance J., Berthelot C., Muffato M., Collins J.E., Humphray S., McLaren K., Matthews L. & McLaren S. (2013). The zebrafish reference genome sequence and its relationship to the human genome., Nature, PMID: 23594743
  • Ruiz-Romero M., E. Blanco, N. Paricio, F. Serras & M. Corominas (2015). Cabut/dTIEG associates with the transcription factor Yorkie for growth control, EMBO reports, DOI: 10.15252/embr.201439193

——————————————–

Egileaz: Maria José Moreno (@mariajo_moreno) kazetaria da.

Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

——————————————–

Iruzkin 1

Eman iritzia

KoldotxuKoldotxu

ozpin-eulia genetikaren historian aipatu genuen ere! 😀 t.co/EdSNUXz3q1

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>