Ezjakintasunaren kartografia #95

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Hobbes-640x361

Erlijioaren kritika arrazionala da egun eszeptizismoaren oinarrizko atal bat. Jesus Zamorak hori azaltzen digunez, hori berori ez da beti horrela izan. Kritika biblikoak bi izenekin izan baitzuen hasiera jakin bat: Hobbes eta Spinozarekin. “Hobbes y Spinoza. Skepticism, a short uncertain story (8): Do you have a brain or a religion?

Proteina baten egitura tridimentsionala ezagutzea beharrezkoa da, proteina horren portaeraren berri izateko. Eta, proteina hori gaixotasun baten sorreraren edo garapenean inplikatua badago, datu horiek beharrezkoak eta erabakigarriak dira tratamenduak gauzatzeko. Carlos Romá-Mateo ikertzailea, Lafora gaixotasunean zerikusia duen proteina nagusiaren 3D egitura ezagutzeko lanean aritu izan da. Ez da izan lehena egitura hori deskribatzen baina Carlosen esanetan, baten batek irabazten badu zientzian, guztiok irabazten dugu. “Laforin, protein of the year“.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.