Ezjakintasunaren kartografia #110

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

microcephaly-comparison-pic_1453148243419_436989_ver1.0_640_360

Plazeboa, sasi-zientzia askok ustiatzen duen efektuak (ez da medikuntza alternatiboa, izan ere kontzeptu hori ez da existitzen ez baita medikuntza) oinarri fisiologikoa du eta gaitasun ia sinestezinak. José Viscosak azaltzen digu Mapping placebo: physiology and belief boundaries artikuluan.

Gure arbasoen artean neandertalak daudela dakigunetik gertatzen zaizkigun gaitzen errudun egin ditugu. Hau ez da bidezkoa. Isabel Pérez Castro gure arbasoen erreskate-lanetan dihardu: Allergies, heart conditions, depression… Should we really blame our neanderthal grandparents?

Tunel-efektuko mikroskopio baten orratzaren punta gauza harrigarrietarako erabil daiteke. Besteak beste, fase aldaketa bat eragiteko. DIPCko ikertzaileen kontuak: A 2D phase transition controlled by an electric field.

Zika birusak kezkagarri bihurrarazi duen ezaugarriak ditu. José Ramón Alonsok hauetako batzuk aztertzen ditu Neurogenesis and Zika virus artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.