Ezjakintasunaren kartografia #108

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

premeditated-violence

Aurki liteke garunean nahitako biolentziaren arrastorik? Gai hau lantzen du José Vioscosak: Neuronal fingerprints of premeditated violence.

Gizakiok kontsumitzen ditugun landareen produktibitatearen hazkundea, euren sexualitaterekin jolastera garamatza. Daniel Marinoren artikuluan azaltzen digute: Playing with the sex of melons and cucumbers.

DIPCko ikertzaileak ez dira geldirik egoten eta, oraingoan, 2007. urtean teorikoki aurresandako magnetoerresitentzia mota berri bat aurkitu dute: Modulation of the resistance of thin metals using the Hanle effect.

Muga hematoentzefalikoa entzefaloaren azken defentsa lerroa da. Haren mende gaude bizirauteko. Baina badu eragozpen bat: botiken % 95 ez da hau zeharkatzeko gai. Hala ere, baliteke hau aldatzeko zorian egotea: José Ramón Alonsok azaltzen digu Breaking the barrier artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.