Ezjakintasunaren kartografia #96

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 96

Albo batean munduko inurririk arriskutsuena, eta bestean zomorro fobiaren ikurra, beldurrezko pelikuletan agertzen den armiarma sozial bat. Bata bestearen arerio dira eta José Ramón Alonsok kontatzen digu “Deadly enemies” artikuluan.

Roboten aro kanbriarraren eztanda hurbil dago. Robotak izango ditugu nonahi eta edozer gauzatarako. Hori dela eta, serio pentsatzen hasi beharko da roboetikan. Inko Elgezua hau berori bizitzen ari da Japonian eta auzia aurkezten digu The good bad robots-en.

Zer dela eta material batzuek elektrizitatea daramate, beste batzuek ez eta gainontzekoek egoeraren arabera bai edo ez? Zer gertatzen da material horren barrenean? Eredu klasiko bat dugu elektroi askeena. Errazago azaltzen digu DIPCk: Why do some materials conduct electricity and others don’t? (1): The classical free-electron model.

Inurriek hainbat modutan defendatzen dituzte inurritegiak, batzuetan modu sinestezinak erabiltzen dituzte horretarako. Izan ere, zenbaitetan burua erabiltzen dute, bai, literalki. Zehatz-mehatz buru laua. José Ramón Alonsok kontatzen digu: Flat heads.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.