Ezjakintasunaren kartografia #83

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #83

Inurrien komunikazioa feromonekin lotzen dugu, usaimenarekin. Baina, inurriek hotsak ere erabiltzen dituzte eta beste espezie batzuk euren onurarako erabiltzen dituzte soinu horiek. Jose Ramón Alonsok kontatzen digu Sounds of seduction artikuluan.

Jesús Zamora eszeptizismoari buruz idazten hari den istorioan, Descartesen deabrua mugara heltzen da: Skepticism, a short uncertain history (6): The mother of all lost causes.

Eguzkiaren argia energia-iturri bezala erabiltzeko, zelula fotovoltaikoak erabili beharko dira, hori bai, zelula eraginkorrak eta merkeak. Hori da perovskitaren promesa baina ikertzaileek erronka bat dute aurrean, materialari buruzko ezaugarriak eta jokaera ezagutzea merkaturatu aurretik. Jon Mikel Azpiroz (1986-2015), irailaren 3an zendu zen DIPCko ikertzaile gazteak bi lan argitaratu zituen arlo honi lotuak, hauek garrantzitsuak izango dira perovskitan oinarritutako eguzki zelulak garatzeko: Effects of defects and water on perovskite solar cells.

Neurona berririk sortzea ezinezkoa zela uste izan dugu eta gizakia, berez bizitzan erabiliko zituen neurona guztiekin jaiotzen zela. Egun badakigu hori faltsua dela eta entzefaloan badaudela neurona berriak sortzen diren tokiak. Hala ere, oroimen- eta ikasketa-mekanismoak oso gutxi ezagutzen ditugu. Carlos Romás-Mateok aurkikuntza berri bat dakarkigu, bertan histonek paper garrantzitsu bat dute eta honek , aipatutako mekanismoak ulertzen lagunduko liguke: The benefits of recycling: neuron plasticity promoted by histone turnover.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude