Ezjakintasunaren kartografia #76

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 76

Triangulazio matematikorik gabe ezinezkoak lirateke, esaterako, bideojokoen irudiak edota akziozko pelikuletako irudiak. Eta aurrerapenak geldiezinak dira. Triangeluak oso zurrunak baldin badira, zergatik ez dugu pseudo-triangelu bat erabiliko? David Ordenek azaltzen digu: Triangulations are rigid. You can do better using pseudo-triangles.

Baliteke hidrogeno molekula izatea historian gehien ikertu den molekula. Ikuspuntu teorikotik (molekularen lehen eredu kuantikoa izan zen) eta baita ere, ikuspuntu esperimentaletik asko aztertu da berau. Egun ere horrela da, energia-bektore bezala duen probetxua eta metatze aukerak oso interesgarriak baitira. Hala ere, badaude argi ez dauden zenbait kontu, esaterako, jakitea nola banatzen den egoera jakin batzuetan. Nazioarteko aditua den Slawomir Grabowskik kontatzen digu: The dihydrogen activation and its splitting at single non-metal centers.

Bazirudien berunak ez zuela etorkizunik, baina honen erabilerak aukera berriak zabaltzen ditu Josephsonen lotura balioanizdunak eratzeko orduan. DIPCren eskutik: Mesoscopic Josephson junctions with lead electrodes.

Danok dakigu giza garunak tolestura asko dituela, baina zer da tolesturak egiten duena? Izan ere, animalia guztien garunek ez dituzte holakoak. José Ramón Alonsok ematen digu azalpena: Folded Brains.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>