Ezjakintasunaren kartografia #116

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 116

Lehen aldiz deskribatu da RNA ez kodetzaile luze batek duen eragina, gaixotasun zeliakoa gaitza duten pertsonetan. Ikerketa burutu duen Ainara Castellanos ikertzaileak kontatzen digu zelan gauzatu den guztia: SNPs, RNA and Celiac Disease.

Landare miragarri bat omen dago, ezaugarri berezi bat duen landarea. Izan eren landare honen ostean jandako guztia, mikatza izan arren, gozoa dela irudituko zaigu. Sergio Laínezek azaltzen digu nola lortzen duen hau biologia molekular mailan: How sweet! Right, call me miraculin.

Ziurgabetasunaren printzipioa asko aipatzen da baina edozeinek ez daki hau zer den. DIPCkoek azaldu digute asteon auto batetik hasita kontakizuna eta formula bakar bat erabili gabe: The uncertainty principle, under a new light.

Uholde baten aurrean aurkituz gero, baltsa bat osatzen duten inurriak daude. Talde-lana eginez lortzen dute eta kide bakoitzak eginkizun jakin zehatz bat eginez. Portaera harrigarri hau deskribatzen digu José Ramón Alonsok: Rafting Ants.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>