Ezjakintasunaren kartografia #113

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Ezjakintasunaren kartografia 113

Plazeboak dimentsio filosofikoa eta etikoa ere baditu. Hauek, “esanahiaren” bueltan dabiltza. José Vioscak azaltzen digu zergatia Meaningful and sensible placebos artikuluan.

Ingeniaritza arloko hainbat arazo naturari so eginez konpon daitezke, naturak zelan ebazten dituen ikusita. Horretara dedikatzen da Leire Gartzia ikertzailea eta honen berri ematen digu berak: Nanotechnology inspired by nature.

Transistoreen aplikazioak askotarikoak dira. DIPC aplikazio horietako bi dakarkigu: potentzia-anplifikadoreak eta RAM memoriak. Hauek ezagutzeko aukera dugu Semiconductor devices: Transistors (2) – Applications artikuluan.

Totelka egin dezake sagu batek? Eta hori… nola neurtzen da ba? José Ramón Alonsok du erantzuna: Can a mouse stammer?


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude