Ezjakintasunaren kartografia #111

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 111

Zeintzuk dira haurrengan aplikatzen diren pobreziaren aurkako politiken ondorioak, hauek heldu izaten direnean? José Luis Ferreirak hurbildu digu gaia The long-term effects of anti-poverty policies on children artikuluan.

Plazeboaren efektuak indartsuak dira, eta dohakabe esplotatzen dituzte horiexek botikaren aurka daudenak. José Viscosak gaia aztertzen jarraitzen du: Mapping placebo: learning to self-care.

Erdieroaleen aplikazio anitzak birpasatzen ari da DIPC eta asteon aplikaziorik iraultzaileetarikora hurreratu da, transistoreetara: Semiconductor devices: Transistors (1).

Gure DNA zati bat neandertaletik datorrela jakin arren, ez dago neandertalen Y kromosomaren arrastorik gure artean. Zergatik? José Ramón Alonsok azaltzen digu Lost Y chromosome artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.