Ezjakintasunaren kartografia #117

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 112

Krimenari aurrea hartzeko orduan hainbat estrategia hartu izan dira: neurriz kanpoko gogortasuna erakustetik, birgizarteratze edo berreziketa programetara arte, eta baita programa sozialak ere. Baina zer diote guzti honetaz matematikek? Ignacio Amigok kontatzen digu: Can we use mathematics to prevent crime?

Mingainaren puntan zerbait eduki eta…. ezin esan, ezin atera gordelekutik. Hori gertatzea zer ote da, garrantzirik gabeko zerbait edo geure buruan zertxobait ondo ez doan zantzua? Adrià Rofesek argitzen digu kontua: What’s wrong with me if I am stuck for words?

Hain arraroak dira ideia kuantikoak, zientzialari batzuek oraindino uste dutela zerbait faltatzen zaizkiela. Einstein izan zen hori uste zuenetako bat. DIPCko kanalean dugu azalpena: Quantum disbelievers.

Sudurra da gizakion anatomiaren egiturarik bitxienetakoa eta oraintsu antzeman dira sudurraren ezaugarri nagusiak kontrolatzen dituzten geneak zeintzuk diren. José Ramón Alonsok sudurren istorioa kontatzen digu: Right on the nose.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude