Nanofotonika materia eta argiaren arteko elkarrekintza ikertzen duen zientziaren arlo bat da. Besteak beste, argia nanoegituren kontra jotzean sortzen dituen interakzioak eta eraginak aztertzeaz arduratzen da nanofotonika.
Argia, uhina den heinean, ezin da bere uhin-luzera baino neurri txikiagoetan lokalizatu eta manipulatu. Hala ere, CFM eta DIPC ikerketa zentroetan metalezko nanoegiturak osatuz eta diseinatuz argia eskala nanometrikoan lokalizatzea eta manipulatzea lortu dute. Azken urte hauetan, metalezko nanoegitura hauei esker, nanoantenak deritzonak, argia nanoeskalara eraman dute ikertzaileek.
Baina, zeintzuk dira nanofotonikaren erabilera zehatzak? Nola osatzen dira nanofotonikan erabiltzen diren nanoegiturak? Honen inguruan hitz egiteko Javier Aizpurua ikertzailearekin egon gara. Javier, CFM-Materialen Fisika Zentroko zuzendaria eta DIPC-Donostia International Physics Centerreko nanofotonika taldeko arduraduna izateaz gain, munduko ikertzaile aipatuenen zerrendan dago.
Bere esanetan, nanofotonikaren erabilerak mota askotakoak dira. Medikuntzan, adibidez, nanopartikulek argia lokalizatzean posible dute berotzea eta bero horrekin inguruneko tumore-zelulak akabatzea.
‘Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] doktoretzat fotonika kuantikoan egitea erabaki du, eta orain prestatzen ari da, Euskal Herriko etxean, hala egokitu baitzaio. Alde […]