Archivo de Etiquetas:: nanoegiturak

Nanozientzian eta materialen kimikan murgilduta, minbiziaren aurkako ohiko tratamenduetatik urruntzen den soluzio bat proposatu du UPV/EHUko ikerketa batek. Izan ere, osagai organikoak eta ez-organikoak konbinatuz, terapia fotodinamikorako nanopartikula egonkorrak sortu dituzte. Helburua zehatza da, argiaren bidez oxigeno erradioaktiboa sortuz, zelula kaltegarriak hiltzea.
Euskarri bezala silizezko nanopartikulak erabilita, eta haiei terapia fotodinamikoa egiteko beharrezko osagaiak ainguratuta, minbizi-zeluletaraino iritsi eta haietan […]

Mendeetan zehar, zientzialariek uste izan dute argia ezin zela enfokatu bere uhin luzera (metroaren milioirenaren ordenakoa) baino neurri txikiagoetan. Baina, Donostiako Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPCko) zenbait ikertzailek, Cambridgeko Unibertsitatearekin elkarlanean, munduko lenterik txikiena eraiki dute, argia metroa baina mila milioi aldiz txikiagoak diren neurrietan harrapatzeko gai den lentea, atomo bakarraren neurrian hain zuzen ere. […]

Naturan ditugu hainbat gako eta egun zientzialariak fenomeno naturalak erreproduzitzeko saiakerak lantzen ari dira. Izan ere, naturako fenomenoen ezaugarriak inplementatzea eraginkorra suerta dakieke zientziaren esparru anitzei. UPV/EHUko Molekulen Espektroskopia Taldeak, adibidez, landareen antena sistemetan oinarrituriko nanomaterial fluoreszente batzuk diseinatu ditu. Funtzio anitzeko material berri horiekin, landareen organismo fotosintetikoak imitatu nahi dira.
Landareen mikroorganismo fotosintetikoak proteina matrize batean bildutako milaka eta […]

Zientzialari 32 – Maite Insausti from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Zertarako erabiltzen dira nanopartikulak, bereziki medikuntzaren arloan? Eta zeintzuk dira nanoteknologia erabiltzearen abantailak esparru honetan? Maite Insausti UPV/EHUko Kimika ezorganikoko irakaslearekin egon gara gai hauei buruz gehiago jakiteko. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. […]

Txema Pitarke CIC nanoGUNEko Zuzendari Nagusia eta Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da UPV/EHUn. Nanozientziei buruz galdetu diogu, alegia, nanopartikulen tamainaz, nanoeskalaren bereizgarritasunotaz eta azkeneko urteotako aurkikuntzez. Grafenoaren propietate miresgarriez hitz egin digu baita ere.
Zientzialari izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean.

Zientzialari 10 – Txema Pitarke from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo […]

Karbonoan oinarritutako nanoegitura guztiek, hala nola nanohodiek, grafeno-xaflek eta nanozintek, propietate nanomekaniko eta nanoelektriko paregabeak dituzte. Nanoeskalan, hau da milimetro bat baino milioi bat aldiz txikiagoa den dimentsioan, antolatutako material hauek, hautagai sendoak dira nanogailu askoren oinarria osatzeko, eta, energia-konbertsioan eta transistore nanoelektrikoetan erabiliak izateko aukera asko dute. Nanogailu horiek behar bezala funtziona dezaten, garrantzitsua da kable elektrikoekin ongi konektatzea […]