Ainara Sangroniz: “Estrategia desberdinak erabiltzen ditugu polimero biodegradagarrien malgutasuna hobetzeko” #Zientzialari (126)

Ontzigintza beharrezkoa da elikagaien kalitatea zein segurtasuna bermatzeko eta produktuen biziraupena areagotzeko. Sektore horretan polimeroak edo plastikoak dira gehien erabiltzen diren materialak; besteak beste, merkeak eta arinak direlako eta erraz prozesatzen direlako. Nolanahi ere, material horiek badituzte zenbait desabantaila.
Ainara Sangroniz UPV/EHUko Polimeroen Zientzia eta Teknologia saileko eta Polymat Institutuko ikertzailea da, eta bere ikerketaren erronka nagusia ontzigintzarako material […]