Jone Muñoz: “Polimero naturalez egindako inplanteek bigarren ebakuntza bat ekidin dezakete” #Zientzialari (149)

Dibulgazioa · Zientzialari

Ehunen ingeniaritza, ehunen funtzioa birsortzea, moldatzea edo hobetzea helburu duen disziplina anitzeko teknika da. Ingeniaritza honek, batez ere, ehunak (hezur-ehunak, kartilagoa, bihotz-balbula, maskuria, etab.) konpondu edo ordezteko aplikazioak ditu eta horretarako oso erabilgarriak dira polimero naturalak.

Polimero naturalak edo biodegradagarriak garatu ziren, besteak beste, metalezko inplanteek sor ditzaketen errefusatze eta sentinkortasun arazoei aurre egiteko. Gainera, polimero naturalen propietate kimiko, fisiko eta mekanikoak doitzea nahiko erraza da, honek egoera bakoitzera hobeto egokitzen diren ehun berriak sortzeko aukera ematen du.

Ehunen ingeniaritza eta polimero biodegradagarriei buruz gehiago ezagutzeko Jone Muñozekin, UPV/EHUko Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia saileko ikertzailearekin bildu gara.

Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude