Leire Ibaibarriaga: “Arrantza-baliabideak modu jasangarrian ustiatzeko zientzia ezinbestekoa da” #Zientzialari (91)

Dibulgazioa · Zientzialari

Euskal Herriak, haren kokapena dela-eta, beti izan du lotura handia itsasoko lanekin. Asko izan dira euskal arrantzaleek ustiatu dituzten arrain motak eta sarritan ustiapena ez da modu kontrolatuan gauzatu. Zorionez, egun, ustiapen jasangarriago baten aldeko kontzientzia garatuago daukagu.

Arrantzaren jasangarritasun iraunkorra ziurtatzeko ezinbestekoak dira ikerketa- eta bideragarritasun-txostenak. Hauei esker, arrantza-baliabideen egoera ezagutu eta arrantza-flota lehiakorra, jarduera arduratsua eta arrantza-politikari dagozkion erabaki egokiak bideratu daitezke.

Itsasoko arrainen populazioa, itsas-baliabideak eta prozesu biologikoak aztertzen dituen Leire Ibaibarriaga ikertzaile eta matematikariarekin egon gara. Leire Ibaibarriaga AZTI-Tecnaliako ikertzailea da eta bideragarritasun-txostenetan biltzen diren datuak eskuratzeko dituzten eredu estatistikoez mintzatu zaigu. Bestalde, arrantza kudeatzen duten arduradunen erabakietan datu hauek zer-nolako oihartzuna duten azaldu digu. Ikertzailearen esanetan, herrialde garatuetan jasangarritasunari buruzko kontzientzia gero eta zabalduago egon arren, arrainen harrapaketen %80ak ez du inongo ebaluaziorik.

Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.