Medikuntza aplikazioetara bideratutako fabrikazio gehigarriak (MABIFAG) osasun-industria erabat eraldatzeko gaitasuna dauka, eta horrek zientzia eta teknologia munduan hazkunde nabari bat egotera eraman du.
Additive manufacturing edo fabrikazio gehigarria hiru dimentsioko (3D) ereduko datuetatik abiatuta objektuak eraikitzeko prozesuan datza eta materiala kentzean oinarritzen diren metodologiak ez bezala, geruzaz-geruza materiala gehituz egiten da.
Gainera, aurretik egindako azterlanek adierazten dute osasun-industria erabat eraldatzeko gaitasuna izango duela fabrikazio gehigarriak. Arlo honen inguruko lehen ikerketa txostena agertu zenetik, gero eta atentzio handiagoa eskaini zaio fabrikazio gehigarriari, eta zehazki, azken urteetan, teknologia horren inguruko ikerkuntzak gero eta ugariagoak bihurtu dira.
MABIFAGaren zientzia eta patente-neurkerak ikerketa egoera ebaluatzea eta zientzia eta teknologia patroiak identifikatzea ahalbidetu du. Web of Science (WoS) datu-basea eta PatSeer patente datu-basea erabiliz ikerketa esparruak garatu eta bistaratu dira, argitalpen urteak, herrialde, aldizkari eta erakunde garrantzitsuenak, gehien aipatu diren artikuluak eta teknologia-jardueren bideak analizatuz.
Emaitza orokorrek azaltzen dute MABIFAGak zientzia ekoizpenean aditasuna azkar eskuratzen dagoela, azken 5 urteetan dokumentu zientifikoen 65 % argitaratuak izan dira. Ikerketa lanak nagusiki AEBn kontzentratzen dira, baita gehien aipatu den artikulua ere; horrek adierazten du zein den ezagutzaren jatorria. Artikulu gehien argitaratzen dituen aldizkaria Tissue Engineering Part A da.
Bestalde, artikulu gehien dituzten erakundeak unibertsitateak dira, Shanghai Jiao Tong Univ (Txina), Nanyang Technol Univ (Singapur) eta Yonsei Univ (Hego Korea), hain zuzen ere. Patente-neurkerari dagokionez, 264 patente familia identifikatu dira; patente familia batek barne hartzen ditu asmakizun berdina babesten duten patente guztiek. Asmakizunen gauzatzea islatzeko patenteen lehentasun data analizatu da, asmakizun datatik hurbilen dagoen data kontsideratu daitekeelako.
Emaitzek 2016. urtea urterik emankorrena asmakizunetan izan zela adierazten dute. Hala ere, 2004tik aurrera aldakortasun handia egon dela asmakizun kopuruan urteko esan daiteke. Azken hamar urteetan, sortze-gauzatzea hazi da, konkretuki patente familien 66,6 % garatu da.
Patenteen analisiak erakusten du merkatu estrategia AEB, Txina eta Alemaniara bideratuta dagoela, eta onuradun garrantzitsuenak entzumen-osasuna eta hortzetako protesien sektoreetan aritzen direla, Phonak-Sonova eta Bego Medical, hain zuzen ere. Nazioarteko Patenteen Sailkapenak (NPS)k asmakizunak sailkatzeko eta horien berezitasun teknologikoa ebaluatzeko informazioa ematen du, horrela asmakizunen item-gako garrantzitsuenak identifikatzea ahalbidetzen da.
Emaitzek azaltzen dute NPS sail garrantzitsuena medikuntza aplikazioetan fabrikazio gehigarrian A61C13/00 – hortzetako protesiak – dela, 40 patente familiarekin. Urrutitik, B29C67/00 – forma emateko teknikak – ageri da 16 patente familiarekin. Mundu-mailako ikerketa jarduerak identifikatzeko helburuarekin gako-hitzen batera gertatzean oinarrituz MABIFAG-en ezagutza-alorrak definitu egiten dira.
Kontzeptu mapak erakusten du hitz-gako garrantzitsuenak direla “3D print”, “rapid prototype”, “scaffold”, “tissue engineering”, “bioprinter“, “stereolithography”, “bone tissue” eta “CAD-CAM” fabrikazio gehigarriaren sarrera-puntu nagusienak islatzen dutenak. Klusterizazio teknikak 8 talde definitu ditu, lau taldekatze nagusienak 3D teknologia, ehun ingeniaritza, ehun eta zelula euskarriak eta aho inplanteak.
Patenteei dagokienez, kontzeptu-mapak erakusten du gako-hitz garrantzitsuenak direla: “3d printing”, “Layer by layer”, “powder”, “tissue”, “metal”, “powder”, “implant” eta “ear canal”. Klusterizazio teknikak definitu dituen 4 eremu garrantzitsuenak ondokoak dira: layer by layer teknologia eta aplikatze guneak: ehuna, hezurra eta organoak; belarri kanala; hortzak eta hautsa materiala.
Artikuluaren fitxa
- Aldizkaria: Ekaia
- Zenbakia: Ekaia 35
- Artikuluaren izena: Fabrikazio gehigarria medikuntza aplikazioetan: joera zientifiko eta teknologikoen zaintza.
- Laburpena: Medikuntza aplikazioetara bideratutako fabrikazio gehigarriak (MABIFAG) osasun-industria erabat eraldatzeko gaitasuna dauka, eta horrek zientzia eta teknologia munduan hazkunde nabari bat egotera eraman du. Artikulu honen helburua da MABIFAGaren ikerketa egoera ebaluatzea eta zientzia eta teknologia patroiak identifikatzea. Web of Science (WoS) datu-basea eta PatSeer patente datu-basea erabiliz ikerketa esparruak garatu eta bistaratu dira, analizatuz argitalpen urteak, herrialde, aldizkari eta erakunde garrantzitsuenak, gehien aipatu diren artikuluak eta teknologia-jardueren bideak. Emaitza orokorrek azaltzen dute MABIFAG azkar eskuratzen ari dela arreta zientzia ekoizpenean. Ikerketa lanak nagusiki AEBn kontzentratzen dira, eta hangoak dira artikulu gehien argitaratzen dituzten aldizkariak eta gehien aipatu den artikulua ere. Bestalde, artikulu gehien dituzten erakundeak Txina, Singapur eta Hego Koreakoak dira. Patenteen analisiak erakusten du merkatu estrategia AEB, Txina eta Alemaniara bideratuta dagoela, eta onuradun garrantzitsuenak entzumen-osasuna eta hortzetako protesien sektoreetan aritzen direla. «3D print», «In-vitro», «rapid prototype», «scaffold», «tissue», «mesenchimal stem-cells» eta halako terminoek osatzen dute zientziaren panorama intelektuala..
- Egileak: Izaskun Alvarez Meaza, Enara Zarrabeitia Bilbao, Itziar Martinez de Alegria Mancisidor, Itsaso Otaño Michelena
- Argitaletxea: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.
- ISSN: 0214-9001
- Orrialdeak: 21-40
- DOI: 10.1387/ekaia.19855
Egileez
Izaskun Alvarez Meaza, Enara Zarrabeitia Bilbao, Itziar Martinez de Alegria Mancisidore eta Itsaso Otaño Michelena UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Enpresen Antolakuntza Sailean dabiltza dabiltza.
2 iruzkinak
[…] Ehun ingeniaritza kaltetuta dauden ehunen ordezko funtzionalak sintetizatzeko helburua duen medikuntzaren arloa da. Horretarako, zelulaz, molekula bioaktiboz (proteinak, hazkuntza faktoreak…) eta euskarri porotsuz osatutako matrizeak beharrezkoak dira, proliferazio eta diferentziazio prozesu zelularrak gerta daitezen. […]
[…] eskaintzen ditu pieza konplexuen fabrikazioan, bereziki aeronautikako, automobilgintzako eta medikuntzako balio erantsi handiko piezen fabrikazioan. Hala ere, kasu bakoitza bere aldetik aztertu beharra […]