Unibertso primordialak edo gazteak unibertsoaren sorreraren lehen uneak hartzen ditu. Izan ere, gaur egun unibertsoak hamalau mila milioi urte baditu, primordialak unibertsoaren lehen segundoa hala segundo horren lehen frakzioak hartuko lituzke.
Garai labur hartan ez zegoen ez planetarik, ez izarrik, ez galaxiarik, ezta atomorik ere; izan ere, dena nahasita zegoen, modu dentsoan, plasma-zopa batean bezala. Izatez, oraindik ez dakigu nola funtzionatzen zuten fisikaren legeek momentu hartan.
Natura eta unibertsoa ulertzea, hau da, nondik gatozen ulertzea, helburu duen ikerketa lerro honi buruz gehiago ikasteko, kosmologoa den Joanes Lizarragarekin hitz egin dugu. Joanes UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia saileko ikertzaile eta irakaslea da.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] hausnartzen unibertsoa hedatzen ari zelako ideiaz, eta, ondorioz, kalkulagarritzat jotzen haren adina eta […]