Josu Alberoren Mikrobioen mundu liluragarria (2019) liburuaren helburua mikrobioen mundua desmitifikatzea da. Jakina da kaleko jendeak informazio okerra izaten duela sarritan mikrobioez, irudi desitxuratu eta aurreiritziz betea. Oro har, mikrobioak gauza negatiboekin lotzen ditugu, eta ez gara jabetzen mikrobio gehienak ez direla kaltegarriak; kontrara, horietako asko onuragarriak ere badira.
Beraz, mikrobioen mundua hobeto ezagutarazi nahi genuke liburu honekin. Ez da, ordea, liburu tekniko bat (horretarako badaude liburu onak eskura). Aitzitik, liburu honek biologia gutxi dakitenei lagundu nahi die, azalpen ulerterrazak emanez, mikrobioen mundua hobeto konpreni dezaten. Dibulgaziozko lana duzue hau, bada, zorroztasun zientifikoari uko egin gabe ulergarritasuna ere bilatzen duena.
Josu Albero (1957) Biologia Zientzietan lizentziaduna da Bartzelonako Unibersitatean, Mikrobiologian espezializatua. Azpeitiko Izadi laborategiaren bazkide sortzailea (1996) da. Euskarazko Wikipediaren aspaldiko kolaboratzailea eta ehunka artikuluren egilea (Mikrobiologiari, Immunologiari eta Biokimikari buruzkoak). Euskal Wikilarien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izandakoa.
Argitalpenaren fitxa:
- Izenburua: Mikrobioen mundu liluragarria
- Egilea: Josu Albero Rodríguez
- ISBN: 978-84-1319-082-2
- Hizkuntza: Euskara
- Urtea: 2019
- Orrialdeak: 182 or.
Iturria:
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoretza, UPV/EHU argitalpenak, ZIO bilduma: Mikrobioen mundu liluragarria
1 iruzkina
[…] hobeto ulertzen laguntzen die, azalpen ulerterrazak emanez. Liburu honi buruzko informazio gehiago Zientzia Kaieran aurki daiteke, ZIO Bildumarekin elkarlanean eginiko […]