Orangutanak eta ni (2021) Karmele Llano albaitariaren istorioa da. Bertan, Borneoko oihanetan bizi diren orangutanak zaintzen egiten duen lana azaltzen da. Berak kontatuta, Karmelek bere haurtzaroa kontatzen digu Bilbon, albaitaritzako ikasle-garaia eta baita Euskal Herriko neska gazte bat planetako leku ezkutu horretan bizitzera eta lan egitera eraman zuten arrazoiak ere.
Liburuan zehar, bizkaitarrak animalienganako grina transmititzen digu, batez ere gugandik hain hurbil dauden tximino horiekiko, orangutanekiko, alegia. Azalduko digu zergatik desagertzeko zorian dagoen arraza hau, eta zer dagoen ezkutatuta Borneoko oihanen deforestazioaren atzean (Sumatrarekin batera, han bizi baitira primate horiek).
Maria Giron ilustratzailearen irudiek Karmelek tximino hauengatik sentitzen duen maitasunaz aparte, animalia horiek pizten dizkiguten sentimendu sendoak ere islatzea lortzen du.
Irakurketan murgildu zaitezte, eta Jojo, Peni, Monty eta beste orangutan asko ezagutu. Horiek, Karmeleren eta bere erakundeko lankideen zeregin nekaezinik gabe, heriotza seguruagoa izango zuten.
Karmele Llanori buruz:
Karmele Llano Sanchez Bilbon jaio zen 1978. urtean. 2003. urtean amaitu zuen Albaitaritza Leongo Unibertsitatean eta 2011n Kontserbazioaren Medikuntza masterra egin zuen Australian. Eskarmentu handia du primateen medikuntzan eta kontserbazioan. Indonesian bizi da 2003tik, eta International Animal Rescue (IAR) Indonesiako programen zuzendari da 2006tik. Horrez gain, 2008an sortu zen Yayasan IAR Indonesia (YIARI) irabazi asmorik gabeko erakundearen fundatzaileetako bat da; zeinek, besteak beste, orangutanak eta makakoak erreskatatu eta errehabilitatzen ditu, beren habitat naturalera itzultzeko. 2020an, BBVA Fundazioaren Biodibertsitatea Zaintzeko Saria jaso zuen “tokiko populazioa ahalduntzeko” proiektu baten buru izateagatik.
Argitalpenaren fitxa:
- Izenburua: Orangutanak eta ni
- Egilea: Karmele Llano
- Ilustratzailea: Maria Girón
- Argitaletxea: A fin de cuentos
- ISBN: 978-84-123181-3-5
- Hizkuntza: Euskara
- Urtea: 2021
- Orrialdeak: 56 or.