Ezjakintasunaren kartografia #499

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia


Oso mundu konplexuan bizi gara, eta, aztertu ahal izateko, zientziak hura zatitu eta idealizatu egiten du. Agian zientziak bilatzen duena ez delako egia, ulertzea baizik. Horrek, zientziaren helburu anitzekin batera, kontraesanak eta gatazkak sortzen ditu. Jesus Zamoraren Misunderstanding idealization, truth, and understanding (1)

Oxigenoaren agerpena Lurrean eta ondorengo guztia, Oxidazio Handia bezala ezagutzen dena, ez zen bat-batean gertatu, ehunka milioi urte luzatu zen prozesua izan zen. How the oxygenation of the oceans took place

Ordenagailuek, oro har, eta adimen artifizialak, bereziki, argi-, soinu- eta presio-inputetan oinarrituta jarduten dute. Eta usainak gaineratzen baditugu? Giving computers a sense of smell

Giro-tenperaturan material supereroale bat lortzera hurbildu nahi badugu, elektroni-fonoi akoplamendu handia duen materiala aurkitzea izan daiteke bidea. DIPCko jendea, Increasing superconducting critical temperature by enhancing electron-phonon coupling


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.