100 kontu ondo ezagutzeko Lur planeta

Argitalpenak

100 kontu ondo ezagutzeko Lur planeta (2021) liburuak, izenburuak esaten duen bezala, 100 kontu biltzen ditu gure planetari buruz jakiteko. Gure egunerokotasunean oharkabean pasatzen diren gauza asko argitara ematen ditu. Horien artean: kamioi bat betetzeko adina plastiko botatzen dugula minutuero itsasoan, lurra usaintsuagoa dela euri-zaparraden ondoren, Atacamako basamortuak Marte aztertzen laguntzen digula, edo flamenkoen paradisua arrosa koloreko laku toxiko bat dela, besteak beste.

ondo ezagutzeko
Irudia: 100 kontu ondo ezagutzeko Lur planeta liburuaren azala. (Iturria: Ttarttalo)

Ttarttalo argitaletxearen lan honek gaztetxoei zuzenduta dagoen arren, edozein adinetako irakurleek goza dezaketen dibulgazio-lan erakargarria da. Irakurketa arina eta ilustrazio erakargarriak uztartuta, gure planetaren inguruko zientzia, geografia eta bitxikeriak ezagutzeko aukera ematen du.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: 100 kontu ondo ezagutzeko Lur planeta
  • Egileak: Jerome Martin, Alice James, Darran Stobbart eta Tom Mumbray
  • Ilustratzaileak: Federico Mariani eta Parko Polo
  • Itzultzailea: Nagore Irazustabarrena Uranga
  • Argitaletxea: Ttarttalo
  • Hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2020
  • Orrialdeak: 128
  • ISBNa: 9788498438994

Iturria:

Ttarttalo argitaletxea: 100 kontu ondo ezagutzeko Lur planeta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.