Eskaileratik zuhaitzera

Zientziaren historia

Historikoki, eboluzioa eskailera baten moduan azaldu izan da: izaki sinpleetatik hasi eta, mailaz maila, gizakiongan amaitzen den bide gisa. Baina ikuspegi honek arazo bat du: pentsaraztea gu garela “eboluzioaren helburua” edo “izakirik eboluzionatuena”.

Zuhaitzaren metafora erabiliz, ordea, argiago ikus daiteke bizitzaren aniztasuna: hosto bakoitza espezie bat da, adaxka bati lotuta eta denak daude biziaren enborrera lotuta. Hosto guztiak biziaren hasieratik honaino iritsi dira, bakoitza bere ingurura egokituta. Hori da “Gure Arbasoak”: gure hostotik izaki bizidun guztien zuhaitzera bidaia.

“Gure Arbasoak” bideo sorta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak egindako Ikusgela proiekturako hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala da, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.