Nola da posible arrainek arnasa hartzea ur azpian, guk bertan segundo gutxitan itotzen garen bitartean? Bideo honetan biologian murgilduko gara galdera horri erantzuteko. Arrainek ez dute birikarik, baina bai arnasteko sistema oso eraginkorra, uretan disolbatuta dagoen oxigenoa aprobetxatzeko gai dena.
Zakatzak dira arrainek arnasa hartzeko erabiltzen dituzten organoak: egitura fin baina azalera handikoak, oxigenoa odolera pasatzeko ezin hobeak. Ura ahotik sartzen da, zakatzetara bideratzen da, eta bertan gertatzen da gas-trukea, arrainei uretan bizitzeko aukera emanez.
“Zergatik gertatzen dira gauzak” Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du.