Hasiera batean, material topologikoak arruntak ziruditen fisikan, baina zenbait ikerketen ondorioz, haien barruan elektroiek era desberdinean jokatzen dutela frogatu zen. Aurkikuntza honetan oinarrituta, material hauen propietateek zientzian aplikazio ugari izan ditzaketela jakin zen.
Aplikazio berriak garatzeko ezinbestekoa da material topologikoen elektroiek sortzen dituzten korronteak topatzea eta ikertzea. Gakoa da jakitea non dauden korronte hauek, nola lor daitezkeen eta zein materialen propietateak handitzea lagun dezaketen. Baita material hauen identifikazioa ere.
Maia Garcia fisikaria Ikerbasque ikertzailea da DIPCn eta UPV/EHUko Fisika sailean, eta egun, material topologiko hauen aurkikuntzan murgilduta dago. Beraz, berarekin elkartu gara bilaketa honen zailtasunak ezagutzeko eta material hauen aplikazioei buruz gehiago jakiteko.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
2 iruzkinak
[…] zuen. Era berean, solido kristalino ez-magnetikoak – erregularki kokatutako elementu bildumak – berriki sailkatu dira taula periodiko “topologiko” baten bidez, Kimika Kuantiko Topologikoaren teorietan eta Simetria Adierazleetan oinarrituta. Horri esker, […]
[…] baten istorioa” hitzaldian Maia Garcia Vergniory fisikariak eta Kepa Acero surflariak azaltzen dute olatuaren bidaian osagaiak diren faktoreak: […]