Ezjakintasunaren kartografia #32

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon bertan plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia #32

Zientzia eta erlijioa etengabeko gatazka baten daude, ezta? Ba agian ez, agian interes komertzialak direla eta, edota XIX. mendean zientzialarien lanbideen alde hasitako irudi kanpaina bat dela medio, gatazkan daudela dirudi. Hau da Jaume Navarrok azaltzen diguna The conflict between science and religion as an “invented tradition” artikuluan.

Ba ote dago teoria ekonomikoaren arrakasta aurreikusi duen adibiderik? Egon badaude eta horietako bat da telekomunikazio-konpainien espektro elektromagnetikoen enkanteen emaitza. Beste kontu bat da enkante guztiek ez dutela arrakasta. José Luis Ferreirak kontatzen digu Economics and the success of the spectrum auctions-en.

Deskribatzen du zientziak errealitatea? Baietz pentsa dezakezu baina, nola argudiatzen duzu? Modu askotan ahalegindu dira hori argudiatzen filosofo ugari. Hilary Putmanen errealismo zientifikoaren aldeko mirari ezaren argudioa (edo hobeto esanda, miraririk ez) da ezagunenetarikoa. Jesús Zamorak argudio honen bestelako ikuspuntua eskaintzen digu On the no-miracle argument for scientific realism-en, non guztia baieztapen zientifiko baten zehazten da, ez filosofikoan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.