Pi eguna BCAM NAUKASekin martxoaren 14an

Ekitaldiak

Seguru asko, Pi dugu historiako zenbakirik ospetsuena. Egia esanda, π letra grekoaz irudikatzen den Pi zenbakia, munduan dauden konstante matematikorik garrantzitsuenetakoa da, gizakiek duela 4.000 urte baino gehiagoz geroztik ikertzen dihardutena.Zirkunferentziaren luzeraren eta diametroaren arteko erlazioa zehazten duen zenbaki irrazional hau fisika, ingeniaritza eta geologia bezalako diziplina zientifikoei lotuta dago eta harritzeko moduko aplikazio praktikoak ditu eguneroko bizimoduan.

Zenbaki honek mendez mende eragin duen lilura handiaren ondorioz, horri eskainitako eguna ere aurki dezakegu egutegian, martxoan baitugu Pi-ren Eguna ospatzeko data.

Pi eguna martxoaren 14an

Nazioarteko ekitaldi hau Larry Shaw fisikari estatubatuarraren eskutik sortu zen, izan ere, 1988an efemeride hau ospatzeko proposamena egin zuen. Ingelesez eta euskaraz, martxoaren 14a idazteko modua bat dator konstante matematiko ezagunaren lehenengo hiru digituekin: 3-14 martxoak 14, euskaraz / 3-14 March 14th, ingelesez. Azken urteotan, Pi Egunaren ospakizuna zabalduz joan da, eta 2019ko azaroaren 26an UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen.

Aurten ere, Basque Center for applied Mathematics (BCAM) zentroak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak ospakizunarekin bat egin eta BCAM-NAUKAS ekitaldiaren hirugarren edizioa antolatuko dugu martxoaren 14an UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. Goizean, BCAM-NAUKAS jardunaldiak matematika-tailerrak eskainiko ditu, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei matematika modu ludiko eta erakargarrian hurbiltzeko asmoz.

Arratsaldean, 15 minutuko hitzaldi zientifikoak, dinamikoak eta hurbilekoak, Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan. Hitzaldi horien bidez, besteak beste, Pi zenbakiak eguneroko bizitzan dituen propietateak eta aplikazioak ezagutuko ditugu.

Martxoaren 14ko BCAM Naukas Pi Egunaren programa

Goizez – Matematika-tailerrak

Pi eguna martxoaren 14an

9:30 – 14:00 Matematika-tailerrak

Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak. Gazteei matematika era ludiko eta erakargarrian hurbiltzea dute helburu, zientzia honekiko jakin-mina pizteaz gain.

Lehen Hezkuntza 5–6 Lehen Hezkuntza

5–6

DBH 1-2 DBH 1-2 DBH 3–4 DBH 3–4
9:30

– 10:30

Plantas con matemáticas

(Esaú de León)

Papiroflexia

(Jose Ignacio Royo)

(euskaraz)

Juegos Gigantes

(Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)

Math mystery box

(Nerea Casas)

(euskaraz)

La descarada Banda de Möbius (Juan Miguel Ribera) A vueltas con el Oloide (Lucía Rotger)
11:00 – 12:00 Plantas con matemáticas

(Esaú de León)

Papiroflexia

(Jose Ignacio Royo)

(euskaraz)

Juegos Gigantes

(Pedro Alegría – Raúl Ibañez)

Math mystery box

(Nerea Casas)

(euskaraz)

La descarada Banda de Möbius Juan Miguel Ribera) A vueltas con el Oloide (Lucía Rotger)
12:30 – 13:30 Plantas con matemáticas

(Esaú de León)

Papiroflexia

(Jose Ignacio Royo)

(euskaraz)

Juegos Gigantes

(Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)

Math mystery box

(Nerea Casas)

(euskaraz)

La descarada Banda de Möbius (Juan Miguel Ribera) A vueltas con el Oloide (Lucía Rotger)

Tailerrak doakoak dira eta gehienez 35 pertsonako aforoa daukate. Tailer bakoitzean ikastetxe bereko ikasleek bakarrik parte hartuko dute. Horregatik, ikastetxe gehiagok parte hartu ahal izateko, ikastetxe bakoitzak gehienez bi tailerretan parte hartu ahal izango du. Parte hartu nahi duten ikastetxeek izena emateko kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute, datu hauekin:

  • Parte hartu nahi den tailerraren izena
  • Tailerraren ordutegia
  • Parte-hartzaile kopurua
  • Irakaslearen izen-deiturak
  • Ikastetxea
  • Harremanetarako telefonoa

Arratsaldez – Hitzaldi laburrak

18:30- 20:30 BCAM-NAUKAS

Arratsaldez, 15na minutuko hitzaldi labur, bizi eta hurbilak izango dira Bizkaia Aretoko Mitxelena Aretoan. Hitzaldi hauen bitartez, besteak beste, bertaratutakoei matematiken izaera liluragarria bistaratzeaz gain, Pi zenbakiaren propietateak eta eguneroko bizimoduan dituen aplikazioak emango dira ezagutzera.

18:30 – 18:40: BCAM-NAUKAS ekitaldiaren aurkezpena

18:45 – 19:00: Pablo Rodriguez (Netherlands eScience Center): “Con matemáticas en los ojos”.

19:00 – 19:15: Carmen Quinteiro (Vigoko Unibertsitatea):Sembrando cuadrados, cosechando árboles”.

19:15 – 19:30: Adolfo Quiros (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa): “El número pi y la muralla de Cartago”.

19:45 – 20:00: Maria Angeles Garcia-Ferrero (BCAM): “Imágenes matemáticas”.

19:45 – 20:00: Nicolás Moreno (BCAM): Dime quién eres y te diré cómo te mueves (Una historia basada en hechos virales, cualquier parecido con la realidad es pura ciencia)”.

20:00 – 20:15: Almudena M. Castro (MásMóvil Taldea, zientzia-dibulgatzailea): “El último puzzle de Bach”.

BCAM-NAUKASeko hitzaldietarako sarbidea librea eta doakoa izango da aforoa bete arte. Bertaratzerik ez dutenek hitzaldi guztiak zuzenean eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute EiTBren Kosmos kanalaren bitartez.

Zatoz Pi Eguna ospatzera martxoaren 14ean Bizkaia Aretora, eta ezohiko matematika egunaz gozatzeko aukera izango duzu!

Pi eguna BCAM NAUKASekin martxoaren 14an

Data
Ordutegia
09:30etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.