Kiñuren begirada: zelula

Kiñuren begirada

Bizitzaren oinarria osatzen duen unibertso mikroskopiko harrigarrian murgildu da gure kirikiñoa gaurkoan zelulak aztertzen. 1665ean Robert Hooke zientzialariak lehen aldiz zelula hitza erabili zuenetik, hauei buruzko ezagutzak handituz joan dira. Adibidez, Bigarren Mundu Gerraren ostean, mikroskopio elektronikoari esker mitokondrioaren eta zelularen gainontzeko organuluen egitura ezagutu ahal izan zen.

2016. urtean, zientzialarien ustetan gure gorputzean ugarienak diren sei zelula-moten zenbatespen zehatzagoak lortu ziren, guztizkoaren %97 hartzen baitute. Zelulen adinari buruz ere ekartzen digu informazioa gaur Kiñuk. Gure gorputza osatzen duten egitura gehienak adin desberdinetakoak dira: zelula batzuek ordu gutxi batzuk besterik ez dituzte, eta beste batzuek, berriz, bizitza luzea dute.

zelula

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, UPV/EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.