2024aren etorrera ospatzeko, joko bat proposatzen dizuegu gaur. Gurutzegrama bat ebatzi beharko duzue eta bertan diziplina, herrialde eta garai desberdinetako hamabi emakume zientzialarien deiturak kokatu behar dira.
Horizontalak
2. Brasilgo Capivari-Cachoeira zentral hidroelektrikoa izan zen bere ingeniari-lanik garrantzitsuena.
4. Genetista honek karbono dioxidoa gaur egungo landareek baino hogei aldiz gehiago xurga lezakeen landare bat garatzen ari da. Landare honek lehorteak eta uholdeak jasango lituzke elikagarria izateari utzi gabe.
6. Aitzindaria izan zen toxikologiaren arloan, eta industria-metalen eta konposatu kimikoen gaixotasun profesionalak eta eragin kaltegarriak aztertu zituen.
8. Zuzen identifikatu zuen lehen iktiosauro-eskeletoa, lehengo bi plesiosaurus-eskeletoak aurkitu zituen eta Alemaniatik kanpoko pterosauro-eskeletoa.
9. Ontzi-militarrak ordenagailu bidez diseinatzeko lehen sistema sortu zuen, eta, horri esker, errotik aldatu zuen ontziak egiteko eta erabiltzeko modua.
10. Ezaguna da Mexikoko eta Hego Amerikako eskualdeetako landareez osatutako haren landare-aleen bildumagatik.
11. Kotoiaren egituraren aldaketa kimikoan lan egin zuen, zuntz sintetikoekin lehiatu ahal izateko.
Bertikalak
1. Astronomo honek erakutsi zuen hidrogenoa dela izarren osagai nagusia.
3. Japoniako zientzialaria hau aditua izan zen proteinen kimikan eta baita arrain-proteinen bidezko elikagaien garapenean.
5. Geologoa izan zen eta 1954. urtean Zarnitsa meatzea aurkitu zuen, Errusiako eta munduko diamante-meatze handienetako bat.
7. Mediku eskoziar hau izan zen amiantoarekiko esposizioaren eta biriketako minbiziaren artean lotura bat zegoela iradokitzen lehena.
11. Nobel saria jaso zuen usaimen errezeptoreen aurkikuntzan eta usaimen-sistemaren antolaketan egindako lan aitzindariagatik.
Gehigarria
Gurutzegrama ebazteko agian lagungarria da jarraian ageri diren irudiak. Hamabi zientzialarien irudiak dira, distortsionatuak daude eta ez dira gurutzegramako ordena berean azaltzen.
Soluzioak
Hamabi emakume zientzialarien abizenak asmatu dituzun egiaztatu nahi baduzu, kontsultatu gurutzegramaren ebazpena.
Egileez:
Marta Macho Stadler, (@Martamachos) UPV/EHUko Matematikako irakaslea da eta Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen Mujeres con Ciencia blogaren editorea.
Uxune Martinez, (@UxuneM) Euskampus Fundazioko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitateko arduraduna da eta Zientzia Kaiera blogeko editorea.