Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.
Zuk eta biok hitz egiten badugu, oso litekeena da handik pixka batera lexiko komun bat sortu izana. Zer egin du garunak hori lortzeko? Lexical alignment: the art of speaking in sync and how our brain copes with it , Iqra Ali Mirza eta Adrià Rofesen eskutik.
Unibertsoa bere osotasunean biratzen ariko balitz, zenbait kontuk zentzua izango lukete. What if the universe rotates?
Parisko 1875 urteko metroaren konbentzioa benetako iraultza izan zen zientziarentzat, teknikarentzat eta eguneroko bizitzarentzat. Estatu Batuetan izan ezik, ulertzen da. Jonathan Simoneren 150 years ago, the Metre Convention determined how we measure the world
DIPCko jendeak likido baten barruan molekularena baino eskala altuagoan baina fluidoaren eskala baino baxuagoan gertatzen dela neurtu du, emaitza harrigarriekin. A new look at mesoscopic dynamics of molecular liquids
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.