Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.
Zerbaitek huts egiten badu, prozeduran akatsen bat dagoen egiaztatu behar da. Procedural error, TILKUTen bineta bat.
Online xakeko krimen forentseak estatistikoak dira. Statistics and the world of online chess drama, Jeffrey S. Rosenthalek egina.
Gaitasun tekniko handiko garai honetan, beharrezkoa da prozedurak garatzea frogatzeko zerbait, ordenagailu bat adibidez, benetan kuantikoa dela, eta ez duela amarrurik erabiltzen kuantikoa izatearen itxura emateko. Bell correlations tested in systems with up to 73 qubits
COCOA 1, teleskopio trinko eta berritzailea, “MeV arrakalaren” sekretuak aurrekaririk gabeko zehaztasunez erakusteko izan da diseinatua. DIPCko jendeak Unlocking the universe’s hidden light: The COCOA Telescope
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.