Zergatik altxatzen da azala hotza edo beldurra dugunean?

Zergatik gertatzen dira gauzak?

Gorputzak batzuetan gauza bitxiak egiten ditu, eta horietako bat “oilo ipurdia” da: hotza sentitzean edo emozio handia dugunean azalaren gaineko iletxoak tente jartzea. Zergatik gertatzen da hori? Bideo labur honetan, gure gorputzaren antzinako erreflexu baten atzean dagoen zientzia azaltzen da. Bai, gure azalak ere badu bere istorioa!

Hotzari aurre egiteko mekanismo bat da alde batetik, eta bestetik, emozio edo beldurraren aurrean gorputzak prestatzen duen erreakzio automatiko bat. Arbasoek ile gehiago zuten garaian benetan baliagarria zen erreflexua da, baina oraindik ere gurekin jarraitzen du.

Zergatik gertatzen dira gauzak” bideo sorta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak egindako Ikusgela proiekturako hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala da, EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuste zientifikoarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.