Zergatik aldatzen dira zuhaitzetako hostoak kolorez?

Zergatik gertatzen dira gauzak?

1 min

Zergatik aldatzen dira zuhaitzetako hostoak kolorez?

Urtaroetan zehar, zuhaitzetako koloreak aldatzen doaz, paisaia ikusgarriak sortzen. Baina, zergatik gertatzen da hori? Fenomeno horren atzean biologiaren azalpen interesgarria dago. Hostoen kolore berdea klorofila pigmentuari esker da, fotosintesia egiteko ezinbestekoa den substantzia.

Udazkenean eguzki-argia gutxitzen denean, klorofila desagertzen hasten da eta hostoetan zeuden beste pigmentuak agerian geratzen dira, kolore horiak, laranjak, gorriak edo moreak sortuz. Prozesu horren bidez, zuhaitzak negurako prestatzen dira eta baliabideak gordetzen dituzte. Bideo honetan ikusiko duzu nola bihurtzen den naturaren ziklo biologikoa udazkeneko kolore ikusgarrietan.

Zergatik gertatzen dira gauzak Ikusgela hezkuntza proiektuaren bideo-sorta bat da. Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen ikus-entzunezko egitasmoa da eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntza izan du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.