Mycoplasma laboratorium

Dibulgazio-bideoak · XXI. mendeko mugarri zientifikoak

1 min

Mycoplasma laboratorium

Bizia laborategian sortzea posible al da? Galdera horri erantzuteko asmoz, XXI. mendearen hasieran ikertzaileek genomarik sinpleenetako batzuk aztertzen hasi ziren, zelula batek bizirik irauteko behar duen gutxieneko gene kopurua zehazteko. 2016an, lehen aldiz, laborategian diseinatutako genoma sintetikoa zuen bakterio funtzional bat sortzea lortu zen.

Lorpen horrek erakutsi zuen posible dela organismo baten informazio genetikoa diseinatu eta kontrolatzea. Ikerketa horien emaitzek biologia sintetikoaren aroari hasiera eman zioten eta etorkizunean aplikazio ugari izan ditzake.

XXI. mendeko mugarri zientifikoak bideo sortak azken hamarkadetako aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko handienak azaltzen ditu. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.