Higgs Bosoia
Duela 2.500 urte, Leuzipok eta Demokritok atomoaren ideia proposatu zuten azaltzeko zerez osatuta dagoen unibertsoko materia. Geroztik, fisikak agerian utzi du atomoa bera ere oinarrizko partikula txikiagoz osatuta dagoela, eta haien portaera azaltzeko garatu da partikulen fisikaren eredu estandarra, zientziaren lorpen handienetako bat.
Hala ere, eredu horrek bazuen hutsune garrantzitsu bat: nola lortzen dute partikulek masa? Galdera horri erantzuteko proposatu zen Higgsen eremua, eta 2012an, Munduko Azeleragailu Handian egindako esperimentuek Higgs bosoiaren existentzia baieztatu zuten. Aurkikuntza hark mugarri historikoa ezarri zuen oinarrizko fisikan, eta materia ulertzeko dugun ikuspegia sendotu zuen.
XXI. mendeko mugarri zientifikoak bideo sortak azken hamarkadetako aurkikuntza eta aurrerapen zientifiko handienak azaltzen ditu. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.