Otsailaren 1ean Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen Ciencia Clip lehiaketa jarri du abian UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak. Ekimena Naukas eta The Big Van-en laguntzarekin gauzatuko da eta gazteek sortutako, diseinatutako eta ekoiztutako zientzia-dibulgazioko bideoak saritzea du helburu.
Zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea xede duen ekimen honek, parte-hartzaileei sormena eta komunikazio gaitasuna garatzeko aukera eman nahi die zientzia-gaiak oinarrian dituzten bideoklipak eginez. Eta horretarako, gazteek ezagutzen dituzten Interneteko erreminta ohikoenak edo hurbilenak erabil ditzakete.
Ciencia Clip lehiaketa DBH, Batxiler eta LHko oinarrizko zein erdi mailako zikloetako ikasleei zuzenduta dago, (guraso edo tutoreen baimenarekin). Bi modalitatetan parte hartu ahal izango da: bakarkakoan edo taldekakoan (gehienez hiru partaide). Modalitate bakoitzean hiru maila egongo dira, parte-hartzaileen adinaren arabera:
- S (1. eta 2. DBHko ikasleak)
- M (3. eta 4. DBHko ikasleak)
- L (Batxilergoko ikasleak)
Ezaugarriak
- Iraupena: Bideoak gutxienez hiru minutuko iraupena izan beharko du eta asko jota, bost minututakoa.
- Bideoak: Lanen formatua librea da eta aukera anitzekoa. Adibidez, gidoi bat jarraitzen duen irudi segida batekin osatu daiteke, edota ahozko aurkezpen bat izan daiteke, bi edo hiru pertsonen arteko elkarrizketa bat… . Lana aurrera eramateko parte-hartzaileei laguntza eskainiko zaie tutoretza-bideo baten bidez. Behin bideoa grabatuta, Vimeo edo Youtube plataforman zintzilikatu beharko dute emaitza.
- Hizkuntza: Euskaraz, araneraz, galegoz, gaztelaniaz, katalanez, valentzieraz edota ingelesez egindako bideoak aurkeztu daitezke.
- Ciencia Clip webgunea: Gunean lehiaketari buruzko informazio osotua egongo da eta lehiaketan parte hartzeko inskripzioa bertan gauzatu beharko da. Horrez gain, Ciencia Clip webgunean lehiaketara aurkeztu eta oinarriak betetzen dituzten bideoak zintzilikatuko dira ikuslegoak botoa eman dezan.
- Epaimahaia: Lehiaketako epaimahaiak honakoek osatuko dute: UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren bi ordezkarik, Naukas egitasmoko beste bi ordezkarik eta The Big Van-eko batek. Sariak emateko orduan epaimahaikideek kontuan izango dute, alde batetik, bideoek jasotako botoen kopurua eta bestetik, sormena, originaltasuna, argitasuna, grabazioaren erritmoa eta edukiaren zailtasuna eta kalitate zientifikoa.
- Zalantzak argitzeko helbide elektronikoa: cienciaclip@gmail.com
Sariak
- Sari bana emango da modalitate bakoitzeko hiru mailatan (guztira sei). Hau da, bakarkako modalitatean hiru saridun egongo dira, S, M eta L mailatakoak eta berdin taldekako modalitatean. Horrez gain, epaimahaiak lehen sari bat emango dio bideo onenari eta aipamen berezia izango du epaimahaiaren ustez bideo onena egin duten ikasleen ikastetxeak.
- Bakarkako irabazle bakoitzak honako sariak jasoko ditu:
- erle spider robota sortzeko eta erabiltzeko kita.
- eta irailean Bilbon izango den Naukas2016 ekitaldiaren larunbateko saiora joateko bidaia eta hoteleko egonaldia berarentzat eta berarekin datozen beste bi helduentzako (gurasoak edota irakaslea).
- Taldekako irabazleek honako sariak jasoko dituzte:
- irailean Bilbon izango den Naukas2016 ekitaldiaren larunbateko saiora joateko bidaia eta hoteleko egonaldia taldearentzat eta eurekin etor daitezken lau helduentzako.
- Sari berezia:
- Genevan egoitza duen CERN (Ikerketa Nuklearrerako Europar Erakundea) bisitatzeko lau pertsonarentzako bidaia. Lauretako bat, lehiaketara aurkezteko ikasleei laguntza eman dien irakasle bat izan daiteke.
- Bakarkako irabazle bakoitzak honako sariak jasoko ditu:
Kontuak hartzeko datak
- Izen-ematea eta parte-hartzea: Otsailaren 1etik Apirilaren 17arte Ciencia Clip webgunean.
- Bideoan hautaketa eta Ciencia Clip webgunean argitaratzea: apirilaren 18tik maiatzaren 15era.
- Hedapena eta botazioa: maiatzaren 16tik ekainaren 12arte.
- Epaimahaiaren balorazio prozesua: ekainaren 13tik uztailaren 3arte.
- Irabazleen iragarpena: uztailaren 4an.
- Sari banaketa: irailaren 17an.
Bigarren Hezkuntzako irakaslea bazara edota seme-alabak badituzu hezkuntza-maila horretan ikasten, anima itzazu zeure ikasleak edota seme-alabak parte hartzera Ciencia Clip lehiaketan. Ahaleginak berak merezi izango du eta irabazle izateko zortea izanez gero, Bilbon izango den zientzia-dibulgazioko Naukas2016 ekitaldian izatea esperientzia ahaztezina izango da gazteentzat eta baita ere haiekin zatozenentzako.