“Natibo digitalak ez dira existitzen” liburuaren aurkezpena

Ekitaldiak

“Natibo digital” esamoldeak arrakasta izan du. Natibo digital espresioarekin 90. hamarkadaren erdialdetik aurrera jaiotakoen multzoari egiten diogu erreferentzia. Multzo honi ordenagailu eta bestelako gailu digitalak maneiatzeko trebezia esleitzen zaio, erreminta hauekin hazitakoak direlako. Hala ere, oinarririk gabeko ustea da. Izan ere, oker gabiltza pentsatzen badugu belaunaldi hauek informazio eta komunikazio teknologietan adituak direla.

Teknologia modu egokian erabiltzeko trebatu beharra dago. Garbigailua erabiltzea edota autoa gidatzea eginkizun errazak badirudite ere, beharrezkoak dira ezagutza eta gaitasun jakin batzuk hauek gauzatzeko.

“Natibo digitalak” deritzogun hauekin ere arestian aipatutakoaren antzekoa gertatzen da. Gainazalean hazka eginez gero ikusiko dugu gazte askok ez dituela beharrezkoak diren gaitasunak ezta ezagutzak ingurune digitalean aritzeko.

Martxoaren 31n, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Bilbon “Los nativos digitales no existen” liburua aurkeztu da. Susana Llunak eta Javier Predreirak “Wicho” koordinatutako lan hau talde-lanean egindakoa da. Arlo eta diziplina askotariko egileen lanaz osatuta dago argitalpena eta guraso, irakasle, orientatzaile eta beste hainbatentzat gidaliburua izateko asmoz gauzatu da.

Liburuaren aurkezpenean edizioaren koordinatzaileak izango dira eta baita ere Juan Ignacio Pérez Iglesias, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinatzailea. Aurkezpena Bilboko Banco de España kaleko UPV/EHUren Bizkaiko Esperientzia Geletan izango da.

“Natibo digitalak ez dira existitzen” liburuaren aurkezpena

Data
Ordutegia
19:00etatik 19:45etara
Tokia
UPV/EHUren Bizkaiko Esperientzia Gelak
Helbidea
Banco de España kalea, 2, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.