Probabilitate eta estatistikari buruzko eskuliburu berritzailea argitaratu dute UPV/EHUko irakasleek
Zientzia eta ingeniaritzako ikasleen ikasteko zailtasunak gainditzeak kezkatu egiten ditu JosĂ© Ignacio BarraguĂ©s, Adolfo Morais eta Jenaro Guisasola Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko irakasleak. BarraguĂ©s eta Morais Matematika Aplikatuko Sailekoak dira, eta Guisasola, berriz, Fisika Aplikatua I Sailekoa. Bi urte baino gehiago lanean eman eta gero, probabilitateari eta estatistikari buruz ingelesez idatzitako âProbability and Statistics: a didactic introductionâ eskuliburua duela gutxi argitaratu dute, CRC PRESS argitaletxearen eskutik; Taylor and Francis taldekoa da CRC PRESS argitaletxea, eta mundu mailan bolumen handiena duten argitaletxeetako bat da; izan ere, mundu osoan 1500 aldizkari zientifiko baino gehiago eta 3300 liburutik gora plazaratzen ditu urtean.

âLan honek ikuspegi didaktiko argia du, eta unibertsitateko testu liburuen ohiko dinamika hautsi nahi du, horrelakoetan lehenengo teoria azaltzen baita eta ondoren aplikazioak. Gu matematika teoriak aurkezteko modu tradizional horretatik ihes egiten saiatu gara, irakurlearentzat gertuagoko lan intuitiboagoa prestatzeko helburuarekin. Hala, atal bakoitzeko azalpenetan lehenik eta behin problema bat aurkezten da, hain zuzen ere atal horretan garatuko den teoria guztia justifikatzen duena; ikasleentzat egoera berri gisa planteatzen da. Problema hori ebazteko prozesuan zehar, proposatutako ariketen bitartez teoria berreraikiko du irakurleakâ nabarmendu du JosĂ© Ignacio BarraguĂ©sek.
Eskuliburua zientzia eta ingeniaritzako unibertsitate ikasketetako lehenengo mailako ikasleentzat bada ere, gaian interesa duen edonork irakur dezake, matematika oinarri sendoa izatea ez baita beharrezkoa.
âEdukiak erakusteko oso modu sinple eta mugatura ohituta daude ikasleak. Oro har, azken formula bat lortu nahi izaten dute, aplikatuz lortu nahi duten emaitza emango diena. Eta kosta egiten zaie lan intuitiboak onartzea, hurbilketakoak, lan asko egitea eskatzen baitu horrek. Baina kontu normala da adin horretako nerabeen artean. Algoritmo horren oinarriari buruz pentsatzen laguntzea da gure lana, teoria matematikoak egoera askotan (eta ez soilik ikasgelan) aplikatzeko gai izateko beharrezko gaitasunak pixkanaka eskura ditzatenâ, azaldu du Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko irakasleak.
Probabilitatea eta zoria kontzeptuak ikasteko ikasleek dituzten zailtasunak bereziki azpimarratu ditu gidaliburuak. JosĂ© Ignacio BarraguĂ©s, Adolfo Morais eta Jenaro Guisasola irakasleek esperientzia handia dute gai honetan ikasleen errendimendua hobetzen duten irakasteko eta ikasteko ereduak garatzen. âMatematikei buruz jakin zein ez, denok ditugu ausazko egoerei aurre egiteko mekanismoak. Uneoro ari gara horren gaineko erabakiak hartzen eta epaitzen. Baina, batzuetan, zoriari aurre egiteko modu horiek, esaterako intuizioa, kontraesanean daude probabilitatearen teoria matematikoak dioenarekinâ.
âProbability and Statistics: a didactic introductionâ lanean arlo honetako nazioarteko 24 adituk hartu dute parte, besteak beste, Kanada, Ingalaterra, Malaysia, Brasil, Argentina eta Italiakoak; tartean, Oxfordeko Unibertsitateko (Ingalaterra) Matematiken Institutuko irakasle Martin Griffiths eta David L. Trumpower eta Nicholas Watier Ottawako Unibertsitateko (Kanada) irakasleak nabarmendu behar dira. âGuzti-guztiei eskatu genien neurriz kanpoko formalismoak baztertzeko eta teoria matematikoen atzean dagoena azaltzeko, arlo horretako aditu diren aldetik kontatzekoâ argitu du Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko irakasleak.
1 iruzkina
Beharrezko gaia RT: â Probabilitate eta estatistikari buruzko eskuliburu berritzailea argitaratu dute http://t.co/mOtOfRqc4Z â