Duela 30 urte, bihotzeko zelula edo neurona bat azaleko zelula batetik abiatuta sortzeak zientzia fikziozko kontua zirudien. Hala ere, medikuntza birsortzailearen eboluzio izugarri azkarrari esker, errealitate bihurtu da. Gaur egun badakigu zelula ama pluripotenteek nahi dugun zelula motak sortzeko ahalmena dutela: bihotzeko zelulak, pankreasekoak edo neuronak, besteak beste, baina, posible da zelula horiek erabiltzea gaixotasunak osatzeko? hurbil edo urruti al gaude helburu horretatik?
Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren Zelula Terapia eta Zelula Ama Unitatearen arduraduna den Cristina Egizabalek galdera guzti hauek erantzungo ditu “Zelula ama perfektuaren bila” izenburua duen hitzaldian.
Ekitaldia azaroaren 8an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Hika Ateneoan (Ibeni Kaia, 1) eta Eureka Kafe Zientifikoa hitzali-zikloaren barnean kokatuta dago. Honen helburua, gaur egungo gai zientifikoak modu entretenigarrian kontatzea da, ikasteko modu dibertigarri bat proposatuz.
Hitzaldia gaztelaniaz emango da eta sarrera doakoa izango da.
Zelula ama perfektuaren bila
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Hika Ateneo
- Helbidea
- Ibeni Kaia, 1 (San Antongo zubiaren ondoan), Bilbo