Hitzaldia: “Zelula ama perfektuaren bila”

Ekitaldiak

Duela 30 urte, bihotzeko zelula bat edo neurona bat azaleko zelula batetik abiatuta sortzea zientzia fikziozko kontua zirudien. Baina, medikuntza birsortzailearen eboluzio azkarrari esker, errealitate bihurtu da.

Gaur egun badakigu zelula ama pluripotenteek, organismo oso bat eratu ezin duten arren, nahi dugun zelula motak sortzeko ahalmen izugarria dutela: bihotzeko zelulak, pankreasekoak edo neuronak, besteak beste, baina, erabili ahal ditugu zelula horiek gaixotasunak osatzeko? Haien bitartez gaixotasunak osatzetik hurbil edo urruti al gaude?

zelula ama pluripotenteak

Cristina Eguizabal Argaizek, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren Zelula Terapia eta Zelula Ama Unitatearen arduraduna, ‘Zelula ama perfektuaren bila‘ hitzaldia emango du ekainaren 10ean Bilboko Azkuna Zentroan, arratsaldeko 7etan. Bertan zelula ama pluripotenteen gaitasunez eta aplikazioez hitz egingo du eta ondoren, entzuleen galderei erantzungo die.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko Auditorioan izango da doan baina sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Hitzaldia: “Zelula ama perfektuaren bila”

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa (Arrikibar plaza, 4)
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.