Malaspina espedizioa: 42.000 milia ur azpitik

Ekitaldiak

4714314950_87ecc0ebe2_b

Itsas azpiko munduan gauza ezezagun asko dago oraindik ere. Giza jarduerek itsas azpian duten eragina, haren bioaniztasuna, hondoan gertatzen diren prozesuak eta haiek ozeanoen funtzionamenduan duten eragina zehatz-mehatz ezagutzeko jarri zen abian 2010ean “Malaspina zirkumnabigazioko espedizioa: Aldaketa globalaren eta ozeano globalaren bioaniztasunaren azterketa”, diziplina-arteko ekimen zientifikoa, non 250 zientzialarik baino gehiagok hartu zuten parte.

Horietako bat Iñigo Azua da, UPV/EHUko Mikrobiologiako ikertzailea eta irakaslea, zeinek ‘Expedición Malaspina: 42.000 millas de viaje submarino’ (Malaspina espedizioa: 42.000 milia ur azpitik) izeneko hitzaldia eskainiko duen, otsailaren 24an, Azkuna Zentroan. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Auditorioan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.

Malaspina espedizioa: 42.000 milia ur azpitik

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.