Nola lagundu dezake kimikak historiaurreko abeltzaintzaren inguruko ikerketan? Paleontologia bezalako diziplinek gure arbaso eta beraien bizi-ohiturak ezagutzeko aukera ematen digute; baina, hezurrak soilik aztertuz, zaila izaten da abeltzaintzaren ohitura primitiboen nondik norakoak ezagutzea. Kasu hauetan, paleontologoek beste ikerketa alorretan aritzen diren ikertzaileekin lan egin behar dute.
Diziplinen arteko elkarlan horrek eraman du Asier Vallejo kimikaria euskal kostaldeetako leizeetan bizi ziren lehen abeltzainen ohiturak ikertzera. Bertan hazten zituzten animalia motak ezagutzeko eta horretarako erabiltzen den metodologiari buruz sakontzeko UPV/EHUko Farmazia Fakultatean Kimika Analitikoa saileko irakasle den Vallejo ikerlariarekin elkartu gara.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
1 iruzkina
[…] Geruza marroiek eta beltzek animalia hausnarkarien aztarna gisa sailkatzen dituzte aztarnak, baina gainerakoak ezin dira erabili ukuiluratutako animalia motak sailkatzeko, ez direlako kontserbatu intereseko konposatuak. Gainera, artzainen jarduera hauteman da, 6010±30 BP (Neolito goiztiarra) eta 4030±30 BP (Kalkolitoa) artekoa […]