Comunica tu ciencia (UPV/EHUko Udako Ikastaroa)

Ekitaldiak

Ekainean, UPV/EHUren udako ikastaroen esparruan, «Comunica tu ciencia» ikastaroa programatu da. Zientzia hedatzeko zenbait tresna erabilgarri erakutsiko dira modu teoriko eta praktikoan. Tresnak aurkezteko, hizlariek beren espezializazio arloetan duten esperientzia izango dute oinarri. Antolatzaileek akademikoen eta ikertzaileen eta ezagutza gizartean hedatzeko jarduerak egin nahi dituztenen eskura jarri nahi dituzte arlo honetan efektiboak diren teknikak eta prozedurak.

Gero eta garrantzi handiagoa dute kultura zientifikoa eta ikerketetako emaitzak gizartean hedatzeko jarduerek, eta hori izan da, hain zuzen ere, ekimen honen abiapuntua. Herritarrek jarduera zientifikoaren ondoriozko informaziorako eskubidea dute, baliabideak non inbertitzen diren jakin behar dute, eta informazio hobea duen gizarte bat askeagoa da eta ez da hain erraz manipulatzen. Hori dela eta, ikerketa proiektuen deialdi askok emaitzak gizartean hedatu eta jakinarazteari buruzko atal bat dute dagoeneko. Ezagutza eta kultura zientifikoa hedatzea Unibertsitatearen eta ikerguneen funtzioetako bat da, gainera. Komunikazio zientifikoko zeregin horiek oro har ikertzaileen eta zehazki unibertsitate irakasleen lanetako bat dira dagoeneko.

Askotariko pertsonak izan daitezke ikastaro honen hartzaile: unibertsitateko ikasleak, irakasleak, hainbat arlotako profesionalak, ikertzaileak eta komunikazio zientifikoko edo kultura zientifikoaren unitateetako arduradunak.

Ikastaroa honako programa honi jarraikiz burutuko da, ezustekorik ezean:

Ekainak 27

  • 09:00 – 09:15: Dokumentazioa ematea.
  • 09:15 – 10:00: “El contexto de la divulgación de la ciencia”, Juan Ignacio Pérez Iglesias (UPV/EHU – Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria).
  • 10:00 – 10:45: “Lo importante no es la herramienta, es la estrategia”, Ignacio López Goñi (Nafarroako Unibertsitatea – Zientzien Museoaren zuzendaria).
  • 10:45 – 11:30: “El proyecto de difusión de la actividad investigadora de la UPV/EHU”, Miren Bego Urrutia Barandika (UPV/EHU – Ikerketa gizartean hedatzeko zuzendaria).
  • 11:30 – 12:00: Atsedenaldia.
  • 12:00 – 14:00: “Cómo hacer un video científico”, Bienvenido León Anguiano (Nafarroako Unibertsitatea – Kazetaritza Zientifikoko irakaslea).
  • 16:00 – 18:00: “Ilustración científica: mejora tu comunicación científica mediante el dibujo”, Vega Asensio Herrero (NorArte studio – Zientziara aplikatutako diseinu grafikoko eta ilustrazio zientifikoko irakaslea).

Ekainak 28

  • 09:00 – 10:15: “La radio: tu ciencia en un minuto”, Susana Escudero Martín (Canal Sur Radio Televisión – El Radioscopio dibulgazio zientifikoko programaz arduratzen den kazetaria).
  • 10:15 – 11:30: “Redes sociales para comunicar tu ciencia”, Uxune Martinez Mazaga (Euskampus – Euskampus Fundazioaren Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateko zientzia hedatzearen arduraduna).
  • 11:30 – 12:00: Atsedenaldia.
  • 12:00 – 14:00: “Disseminating science, cómo hacer un plan de comunicación de tu proyecto de investigación”, Lucas Sánchez Sampedro (Scienseed – Scienseed agentziaren sortzaileetako bat eta zuzendaria).
  • 16:00 – 17:30: “Cómo la UCC de tu Universidad te ayuda a comunicar tu ciencia”, Elena del Rocio Lázaro Real (Kordobako Unibertsitatea eta EUEB – Kordobako Unibertsitateko Kultura Zientifikoko eta Berrikuntzako Unitateko koordinatzailea eta EUEBren Red Divulgako koordinatzailea).
  • 17:30 – 18:00: Laburpena.

Informazio gehiago jasotzeko eta matrikula egiteko, jo UPV/EHUren udako ikastaroen webgunera. Matrikula maiatzaren 31 baino lehen egiten dutenek prezio murriztua izango dute.

Comunica tu ciencia (UPV/EHUko Udako Ikastaroa)

Data
Ordutegia
09:00etatik 18:00etara
Tokia
Miramar Jauregia
Helbidea
Mirakontxa pasealekua, 48, Donostia
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.