“Erretinaren herentziazko distrofiak: ezagutu zaindu ahal izateko” Achucarro forumean

Ekitaldiak

Itsutasuna da desgaintasunaren lehen kausa mundu mailan. Hala ere datu hau ezezaguna da askorentzat, izan ere, kasu askotan gaixotasun honek bizitza normal antzeko bat gauzatzea gaitzen baitu. Baina itsutasuna ez dago sufrimendutik salbu pairatzen duenarentzako ezta haren familiarentzako eta, bestalde, kostu sozial handia du.

Erretinaren herentziazko distrofiek, 300 gene baino gehiagotan mutazioak dituzten eta gutxi gailetzen diren gaitz multzoa osatzen dute. Distrofia hauek dira, besteak beste, itsutasunaren jatorrietako bat eta ez badira maiztasun handikoak ere, 15.000 pertsonek estatuan eta bi milio gizakik munduan zehar jasaten dute itsu utziko dituen erretinaren prozesu neurodegeneratiboa.

Zientziaren ikuspegitik interes handikoa da ulertzea zelan 300 geneetan ematen diren mutazioek bat egiten duten ikusmena galtzera daraman prozesu bakarrean. Erronka honetatik harago, gaixotasunaren oinarri molekularren eta zelularren ezagupenak, ikusmenaren galera atzeratu dezakeen estrategiaren diseinua ahalbidetu lezake.

Enrique J. de la Rosa Biologian doktoreak eta CSICeko Ikerketa Biologikoen Zentroko Laboratorio 3D: Desarrollo, Diferenciación y Degeneración guneko arduradunak, Erretinaren herentziazko distrofiak: ezagutu zaindu ahal izateko hitzaldian erretinaren distrofian egindako lana azalduko du. Horrez gain, mundu mailan gaitz honen inguruan eman diren garapen teraupetikoak ezagutzera emango ditu. Erretina nerbio-sistema zentraleko parte izanik, erretinaren distrofiei aurre egiteko pausuek eragina izan dezakete prebalentzia handiago duten gaixostasun neurodegeneratiboetan, adibidez, Alzheimerren gaixotasunean.

Hitzaldia urriaren 24an izango da, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Aretoan eta Achucarro neurozientziako euskal ikerketa-zentroak antolatu du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren, Eusko Jaurlaritzaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta EiTBren lankidetzaz.

Sarrera

Hitzaldia doakoa da eta sarrera librekoa baina aldez aurretik izena eman behar da forum@achucarro.org helbidera mezua bidaliz edo 94 601 81 35 telefonora deituz.

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute Kosmos EiTB kanalaren bidez.

“Erretinaren herentziazko distrofiak: ezagutu zaindu ahal izateko” Achucarro forumean

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.