Iktusa, erronka XXI. mendeko medikuntzarentzat

Ekitaldiak

Mendebaldeko biztanleriaren zaharkitzeak iktusa XXI. mendeko epidemia bilakatu du. Gaitza abian jarritakoan, minutuak igaro ahala doa burmuinean kalteak eragiten, eta horrek dinamika berriak eskatzen ditu diagnosia azkarrago egin ahal izateko eta tratamendua hobetzeko, ez soilik zirkulazioa berrezartzeko, baizik eta burmuina babestu eta mina sendatzeko ere.

iktusa

Iktusa zer den eta zer eragiten duen izango dute hizpide urriaren 8an, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta liburutegian izango da “Iktusa, erronka XXI. mendeko medikuntzarentzat” izeneko hitzaldian. José Castillo Neurologiako Katedraduna, eta Santiagoko Unibertsitateko Medikuntza Departamenduaren Zuzendariak eskainiko du hitzaldia eta honetan, gaitz neurologiko horren alderdi nagusiak aztertuko ditu.

Hitzaldia Achucarro Basque Center for Neuroscience Zentroak antolatzen dituen Achucarro Forum konferentzien zikloan barne dago. Gaztelaniaz izango da eta, bukatutakoan, bertara hurbildu direnek galderak egin ahalko dituzte.

Ekitaldia doakoa da eta aretoa bete arte sartu ahalko da jendea. Bertara joatekoa asmoa dutenek, aurretiaz baieztatu dezatela posta elektronikoz forum@achucarro.org helbidera mezu bat bidaliz edo 94 601 81 35 telefono-zenbakira deituz.

Iktusa, erronka XXI. mendeko medikuntzarentzat

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Helbidea
Bidebarrieta liburutegia, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.