Garuna, burua eta autoimmunitatea aztergai Achucarro Forumean

Ekitaldiak

Giza gorputzaren sistema immunologikoak hainbat garuneko hartzaileren funtzioa eralda dezake antigorputzen sintesiari esker. Fenomeno honek jokabidearen, memoriaren eta nortasunaren alterazioak eragin ditzake eta baita psikosia ere. Gaur egun, proba diagnostikoen garapenari esker, arazo horiek identifikatzeko eta behar bezala tratatzeko gai gara. Prozesu hauek, gainera, gaixotasun neuronalen eredu naturalak dira eta, ondorioz, giza garunaren funtzionamendua hobeto ulertzen laguntzen digute.

Josep Dalmau neurologo eta ikertzailea garunaren gaixotasun autoimmuneen inguruan arituko da “Garuna, burua eta autoimmunitatea” izenburua daraman hitzaldian.

Hitzaldia datorren urriaren 26an burutuko da arratsaldeko 19:00etan Dock Bilbaoko entzun-aretoan, garunaren eta garuneko gaixotasunen inguruko gizarte-sentsibilizazioa sustatzeko Achucarro neurozientziaren euskal zentroak antolatutako Achucarro Forum hitzaldi-zikloaren barnean. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak hitzaldi honen antolakuntzan lagundu du.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta sarrera librea eta doakoa da tokiak bete arte. Bertaratu nahi dutenek posta elektroniko bat idatzi beharko dute forum@achucarro.org helbidera edo 94 601 81 35 telefonora hots egin.

Oharra

Hitzaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da egunean bertan EiTBko Kosmos kanalaren bidez.

Garuna, burua eta autoimmunitatea aztergai Achucarro Forumean

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Dock Bilbao espazioko entzun-aretoa
Helbidea
Uribitarte pasealekua 6, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude