Emakumeak eta zientzia, ezinezko ekuazioa?

Ekitaldiak

Bederatzi emakume zientzialarien izenak esango zenituzke? Behar bada ez… Zergatik ote da? Agian ez dugu izan historian zehar zientzia-gaiak jorratu dituen emakumerik… Ez, ez da hori arrazoia. Emakume zientzialariak izan dira baina haien ekarpenak estaldu eta ostendu dira edota gizonezkoei eman zaizkie meritua.

Emakumeak eta zientzia

Iraganeko kontua dirudi, izan ere, egun emakume zientzialariek ez dute horrelakorik pairatzen, ezta? Galdera horren erantzuna ez da nahi genukeen bezain argia. Egoerak onera egin badu ere, zoritxarrez estereotipoek emakumeen lana kaltetzen dute gaur egun ere.

Gai honen nondik norakoak, emakume zientzialari aitzindarien lana eta hauen ekarpenak zeintzuk izan diren aztertuko dira martxoaren 14an Ondarroako Beikozinin, Marta Machok eskainiko duen “Emakumeak eta zientzia, ezinezko ekuazioa?” hitzaldian. Zientziaren Giltzak elkarteak antolatu duen ekitaldi honen helburua da emakume zientzialarien lana ezagutzera ematea eta batez ere, gaurko emakume zientzialarien lana aitortzea, eredu garrantzitsuak baitira gazteentzat.

Fitxa biografikoa

Marta Macho Stadler Bilbon jaio zen 1962. urtean. UPV/EHUko Geometriako eta Topologiako irakasle agregatua da. Marta Macho matematikan doktorea da, Claude Bernard Lyon I Unibertsitatean defendatu zuen doktorego-tesia 1996an. Irakaskuntzarekin, ikerketarekin eta dibulgazioarekin lotutako hainbat lanetan aritu da. Besteak beste, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak argitaratzen duen “Mujeres con Ciencia” blogaren editorea da, eta Zientzia eta Teknologiaren Berdintasunerako Batzordeko kidea.

Urteak daramatza emakume zientzialarien lana, ekarpenak eta presentzia aldarrikatzen eta hainbat sari jaso izan ditu honegatik. 2015ean Alacanteko Unibertsitateak Premio igUAldad 2015 eman zion eta urte bereko urrian Espainiako Matematika Erret Elkartearen domina jaso zuen berdintasunaren alorrean egindako lanarengatik.

Emakumeak eta zientzia, ezinezko ekuazioa?

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini, Iparragirre kalea 10
Helbidea
Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.