Grafenoa: atomo bateko lodiera duen materiala

Ekitaldiak

Grafenoa 2004an isolatu zen lehenengo aldiz eta ordutik sekulako interesa sortu du zientzialari askoren artean. Hain zuzen ere, grafenoaren propietate bereziek (higikortasun elektroniko altua, malgutasuna, eroankortasuna termiko altua, gardentasuna, etb.) egiten dute material hau hain interesgarri. Arlo ezberdinetan aplikazioak edukiko dituela aurreikusten da, esaterako: elektronikan (gailu elektronikoetan, argiztapeneko teknologian, ukimen pantailetan), energian (baterietan, super kondentsadoreetan, eguzkiko zeluletan), sentsoreetan, estalduretan eta konpositeetan.

Grafenoaren gertutik ezagutzeko Zientziaren Giltzak Elkarteak Grafenoa: Atomo bateko lodiera duen materialahitzaldia antolatu du azaroaren 27an, Ondarroako Beikozinin arratsaldeko 18:30etan. Bertan, Amaia Zurutuza kimikariak grafenoaren ezaugarri bikainez hitz egingo du.

Fitxa biografikoa

Amaia Zurutuza Elorza Kimikan doktorea da. 2002an Strathclydeko Unibertsitatean (Glasgow, Bretainia Haundia) lortu zuen polimeroen kimikan doktoregoa, medikuntzan aplikazioa edukiko duten materialetan. Doktorego ondokoan bi europar proiektutan lan egin zuen, inpresio molekulardun polimeroak hizpide zituela. 2004ko hasieran, Ferring Pharmaceuticalsen hasi zen lanean zientzialari senior moduan eta farmakoen kudeaketarako sistema kontrolatuak garatzen lan egin zuen, polimero biodegradagarri eta bioegonkorretan osatutako sistemetan. 2010ean, Graphenea enpresako zuzendari zientifikoa bihurtu zen eta grafenoarekin erlazionatuta ikerketa kudeatzen du bertan.

Grafenoa: atomo bateko lodiera duen materiala

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini, Iparragirre kalea 10
Helbidea
Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.