Arraunean betidanik erabili izan dira sentsazioak eta intuizioa errendimendua hobetzen saiatzeko baina gaur egun, zientzia eta teknologiaren eskutik aurrerapauso nabarmenak eman ditzakegu aurretik ezagututakoak atzean utzi gabe. Zenbat aldiz gertatzen da bi pertsonek arraunketa berdin bati begiratu ondoren bi ikuspegi guztiz desberdin izatea eta bakoitzak bere kontzeptua defendatzea? Zientziak objektibitaterantz hurbiltzen gaitu eta neurketak ezin dira ukatu. Itsas ingeniaritza, fisika eta biomekanikaren bitartez arrauneko dinamikan murgildu gaitezke milaka parametro desberdin aztertuz eta metodologia teoriko eta esperimentalek sentsazioak datuekin lotzeko aukera ematen digute.
Otsailaren 20an arestian aipatutako guztian aurkeztuko dira Ondarroan, 18:30etan Beikozinin. Horretarako Zientziaren Giltzak Elkarteak “Zer egin dezake Zientziak estropada irabazteko?: rau, rau, rau, Newtonekin hamalau”” izenburua duen hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Jon Lasaren eskutik izango da.
Fitxa biografikoa
Jon Lasa Orion jaioa 1984an, itsas arkitektura eta ingeniaritzan graduatua da Southamptongo Unibertsitatean (Ingalaterra). Balenciaga Ontziolan ingeniari lanean aritu da 4 urtez. Branka Composites enpresaren sortzailea eta zuzendaria da. Itsas ingeniaritzarekin lotutako hainbat proiektu burutu ditu urteotan. Itsasontzien optimizazioa ikertu du eta egun material konposatuen ikerkuntzan dihardu. Horrez gain, Branka traineru diseinu berritzailearen sortzailea izan da eta 2000. eta 2002. urteetan estatu mailako txapelduna izan zen arraunean.
Zer egin dezake zientziak estropada irabazteko?: rau, rau, rau, Newtonekin hamalau
- Data
- Ordutegia
- 18:30etatik 20:00etara
- Tokia
- Beikozini, Iparragirre kalea 10
- Helbidea
- Ondarroa