Nola erabiltzen dute Internet umeek eta gazteek? Zenbat urterekin hasten dira nabigatzen? Nolako arriskuak pairatzen dituzte? UPV/EHUko ikerketa batek Espainiako adingabeek (9 eta 16 urte bitartekoak) Internet nola erabiltzen duten aztertu du. Txosten honen ondorioetan ikusi da, adibidez, umeak bataz beste 7 urterekin hasten ari direla sarean murgiltzen, inkestan parte hartu dutenen % 12ak Internet edo sakelako telefonoaren bidez nolabaiteko jazarpena jaso duela edo % 63ak smartphone bat daukala.
Maialen Garmendia UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea txosten horren egileetako bat da, eta ikerketaren nondik norakoak azalduko ditu “Erabiltzaile goiztiarrak? Internet arakatzen 7 urtetik aurrera” izeneko hitzaldian. Hitzaldi hau, Zientziateka programaren baitan dagoena, euskaraz egingo da otsailaren 7an Bilboko Azkuna Zentroan.
Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko hilean bitan antolatzen duten ekimena da.
Sarrerak doan dira baina aretora sartzeko gonbidapenak hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean.
Erabiltzaile goiztiarrak? Internet arakatzen 7 urtetik aurrera
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:00etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo